Homo homini lupus

2011-01-12

Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean

"Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean" irakurri ondoren, hemen usten dizuet nire Hausnarketa. Word-en egin ostean, nire google kontuarekin Docs-en sartu naiz eta dokumentua igo dut. Oso erraza da eta gomendatzen dizuet , programa erabiltzea.
Hurrengo bat arte!!!!

Tutoriala: Nola igo bideo bat blogera?

Kaixo!
Azkenean lortu dugu! Hainbat saiakera, akats eta arazoen ondoren tutoriala hemen ipini ahal izango dut!
Bideo bat blogean jartzen ez badakizu, hau da zure tutoriala.
Garazi Rodriguez eta biok egindako lan bat izan da eta espero dugu zuen gustukoa izatea. Azkenik esatea, sentitzen dugula akustikagatik, nahiz eta saiatu, ohiartzun efektu hori geratzen da, ziur aski erabilitako mikrofonoagatik. Besterik gabe hurrengora arte!!!

2011-01-08

Burka: Ohialezko espetxea

Klaseko blogak begiratzen nengoela , Burka: ohialezko espetxea blog-a topatu dut. Bertan kritika egiten dio, burkari.
 Bereziki, atentzioa deitu dit sarrera batean dagoen Scribd bat. Agertzen diren informazioa eta irudiak oso gogorrak dira. Nahiz eta egia ez dirudien XXI. mendean horrelako egoerak bizitzen dituzten emakumeak daude, zoritxarrez gure gobernuek, begiak ixten dituzte, arazorik egongo ez balego.

Orain dela urte batzuk, "Gerrateko ogia" liburua irakaurri nuen Deborah Ellis idatzitakoa.


  

Gomendatzeko liburu bat da.
 Anima zaitezte eta irakurri!

2011-01-07

Herrialde Saharraren historioa

Sarrera honetan  agertzen da AED Sahararra bloga. Bertan aipatzen da Saharar herriaren historia. Nire ustez oso garrantzitsua da, gauzak ondo jakitea, informatua  egotea, ideia ezberdinak izateko eta gure iritzia eraikitzeko. Askotan  aurreiritzietan jauzten garelako eta zentzugabeko gauzak kaleratzen ditugulako.
Azkenik aipatzea, blog interesgarri bat dela eta bertatik pasatzea gomendatzen dizuedala. Erdaraz esaten den moduan "el saber no ocupa lugar", beraz ez izan alferra , gauza berriak  ikusi.


2011-01-06

Los edukadores





Gaurko sarreran, podcast-a erabili dut, "los edukadores" filmean agertzen den elkarrizketa bat aurkezteko.Ikaragarria izaten da nola gizakiok gure pasibotasunean murgiltzen garen, erresagoak eta lasaiagoak diren gauzetan jarduteko. XXI. mendeko eliza, dugu telebista, txotxongiloak bihurtzen gaituenak. Bertan Belen Esteban eta halako pertsonaiak, egunero milaka pertsonen neuronak hiltzen dituzte. Ikuspegi sexista eta kulturagabe bat bultzatuz. Adibide argi bat dugu bideo hau. Bertan Belen Estebanen bere ezjakintasuna aurkezten du arazorik gabe, eta berdin zaio txarto edo ondo dagoen. Bukatzeko, bakarrik daukat esateko halako jarrera pasiboa izatea ezjakintasunaren aurrean, penagarri eta lotsagarria dela.

2011-01-05

Iragarki matxistak

Orduro ikusi daitezkeen iragarki sexisten adibide batzuk behean utzi dizkizuet. Gezurra dirudien arren, halakoak jasotzen ditugu gure komunikabideetan.
Ikusi eta epaitu.

Webquest

Intereseko webquest bat topatzea asko kostatu zait eta batez ere euskaraz izatea. Azkenean intereseko webquest bat topatu dut emakumeei buruz. Emakumeak: Aniztasuna eraikitzen izan da nire aukera. Zoritxarrez ez dago euskaraz, hala ere oso interesgarria dela deritzot.
Bukatzeko hemen usten dizuet orrialdeko irudia.

Multimedia

Pasa den hilean, klaseko lan modura egin behar izan genuen, multimedia bat.
Gai ezberdinei buruz eztabaidatu ondoren haur soldaduei buruz egitea erabaki genuen, askotan gure errealitateko arazoetaz kezkaturik gaudenez ez ditugulako begiak irekitzen beste errealitate batzuetara. Gure helburua eta nahia itsu daudenei begiak irekitzea da.

Besterik gabe, ordu eta arazo askoren ostean hau da gure lana, espero dut zuen gustukoa izatea.
Egileak: Iraide Ahedo, Ziortza Fernadez, Garazi Rodriguez, Asier Ordorika eta Itziar Villan.


2011-01-03

BELDUR BARIK. Indarkeri sexistaren aurkako gida.

Ba al dakite gazte guztiok nolakoa den eraso sexita bat?
Halakorik jasotzen badugu nora jo dezakegu?
Naskaturik zaude egungo egoera matxistarekin eta ez dakizu nola aurre egin?
Hurrengo gidak galdera horiei eta gehiagori erantzuten die.
Danok kontzientziatuz gero, erasoak ekiditzen jakingo dugu, eta kasua baldin bada salatzen. Horrela gure gizartean eraso sexisten murrizketara helduko gara.
Oso interesgarria da gida, eta errasa irakurtzeko. Ez izan alferra eta segi irakurtzeari. 
Lotu gaitezen berdintasunaren borrokari!!!

* EUSKARAZKO ARGITALPENA, GAZTELERAZKOAREN OSTEAN DATOR.


Gazteentzako Gida. PDF

Scribd webgunetik ateratako argitalpena.

Maravillas 1922-1936


Hemen usten dizuet istoria unkigarri batekin, munduan orduro gertatzen  direnen adibide bat.
Besterik gabe, Maravillas:

Maravillas Lamberto Yoldi (Larraga, 1922 - Larraga, 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraildako gazte larragatarra izan zen. Haren aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zen. Guardia Zibila Vicenteren bila etxean azaldu zenean alabak aitarekin joan nahi izan zuen. Udaletxean aita gartzelaratu zuten. Bitartean Maravillas Lamberto behin eta berriz bortxatu zutenean bere aitarekin batera hil egin zuten. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten.

Fermin Valencia bakarlari nafarrak kanta bat konposatu zuen Maravillasen oroigarri eta Gerra Zibileko fusilatuen omenez egindako ekitaldietan kantatu ohi da.




2009 urtean Berri Txarrak taldeak kanta bat eskaini zion Payola diskoan, "Maravillas" izenarekin




Informazioa Wikipediatik hartuta.