Homo homini lupus

2011-01-03

Maravillas 1922-1936


Hemen usten dizuet istoria unkigarri batekin, munduan orduro gertatzen  direnen adibide bat.
Besterik gabe, Maravillas:

Maravillas Lamberto Yoldi (Larraga, 1922 - Larraga, 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraildako gazte larragatarra izan zen. Haren aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zen. Guardia Zibila Vicenteren bila etxean azaldu zenean alabak aitarekin joan nahi izan zuen. Udaletxean aita gartzelaratu zuten. Bitartean Maravillas Lamberto behin eta berriz bortxatu zutenean bere aitarekin batera hil egin zuten. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten.

Fermin Valencia bakarlari nafarrak kanta bat konposatu zuen Maravillasen oroigarri eta Gerra Zibileko fusilatuen omenez egindako ekitaldietan kantatu ohi da.




2009 urtean Berri Txarrak taldeak kanta bat eskaini zion Payola diskoan, "Maravillas" izenarekin




Informazioa Wikipediatik hartuta.

No hay comentarios: