Homo homini lupus

2010-11-18

Hiyab


Hona hemen Xavi Salak egindako kortoa 2006 urtean.
Korto honen protagonista Fatima dugu, Espainian bizi den neska musulmandarra.
Fatimak eskolara doanean ikusten duen arazoa irudikatzen da. Hiyab kendu behar duela bere borondatearen kontra.
Ikastetxeko irakasleak,konbentzitzen saiatzen da, horretarako konparaketak egiten ditu, mehatxatu egiten du...
Irakaslearen esanez, ikastetxean ez dute inor diskriminatzen...hala ere zer egiten ari da Fatimarekin?
Irakasleak bere helburua lortzen duenean, neska klasera sartzen da, eta hara hor klaseko panorama, jendea zapiekin buruan, txanoak… Ikasle bakoitza desberdina da.Non ote dago irakasleak aipatutako "hemen danok berdinak gara"?


Zergatik gaude hain harro gure gizartea liberala dela, beste kulturak ez dutena errespetatzen, errespetatzen duela esanez? Gero, ez badugu betetzen?


Nahiz eta saiatu denok berdinak garela esaten, denok ez gara berdinak izaera, sentimendu eta pentsatzeko era ezberdinak bait ditugu.
Horregatik, ezin dugu inor behartu gustuko ez duen gauza bat egitera, baliabideak eskaini eta pertsona horrek ideiekin bat egiten badu, bere kabuz aldatzen saiatuko da.
Honek guztiak ez du esan nahi Hhiyabaren alde nagoenik. Nire ustez gai honen inguruan dauden aurreiritzi guzti hauek ekiditen saiatu behar gara, azken finean pertsonak garelako eta sentimenduak ditugulako.

1 comentario:

Garazi dijo...

Arazoa, gu beste kulturen aurrean daukagun bazterketa hori da, ezjakintasuna azken finean interes apur batekin konponduko genuke.. milaka kultura ditugu munduan, baina hori jakinda ere gure kultura munduko onena ta errespetu gehien izan behar duena dela uste dugu, eta hori bai dela ezjakintasuna eta lelokeria. Errespeta ditzagun beste kulturak, errespeta itzagun pertsonak! Oso blog ona itziar! Animo!